XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tarteune honen Proiektu Aldatua - Adunako EN-1etik Gipuzkoako mugaraino Leitzan Nafarroarekin lotura Autobidea Proiektuaren 1 zkia. Proiektu Aldatua. I Tarteunea.

Eldua-Gipuzkoako muga; 1+093, 217 eta 2+685 p.k.en arteko tarteunea.

Berastegiko lotura berria, 1990eko Martxoko datarekin Euroestudios, S.A. enpresak idatzia eta teknikoki eta behin-behineko izaeraz 1990eko Apirilaren 3ko aipatu bilkuran Diputatu Kontseiluak onetsia - adjudikazio unean behin-betikoz onetsia balego, Administrazioak aipatu Proiektu Aldatuaren arabera adjudikatuko lituzke obrak, adjudikazio aurrekontua birregokituz baina eskaintzen adjudikazio koefizienteak mantenduz.

Kontratuaren aurrekontua.

1.- Kontratuaren hasierako gehienezko zenbatekoa behin-betikoz onetsitako Proiektuaren Aurrekontuarena da, hau da, hiru mila bederatzirehun eta larogeitasei milioi hirurehun eta hamasei mila bostehun eta larogeitamar (3.986.316.590) pezeta, hori aurreko klausulako azkeneko paragrafoan aurrikusitako kasuaren egokitzapenaren kaltetan izan gabe.

2.- Obrak lau urtekotan finantzatuko dira, ondorengo eran banaturik: 1990... 500.000.000 pta. 1991... 1.600.000.000 pta. 1992... 1.600.000.000 pta. 1993... 286.316.590 pta.

Prezioen berrikuspena 1.- Kontratua prezioen berrikuspenera loturik geratuko da, eragin horretarako Otsailaren 4eko 2/1964 Lege-Dekretua eta gai honi buruz indarrean dauden gainontzeko xedapenak aplikatuko direlarik.

2.- Prezioen berrikuspenerako, Abenduaren 19ko 3650/1970 Dekretuak onesten dituen formula moten artean (1) bat zenbakiduna erabiliko da.

Exekuzio epea 1.- Epea laburtuz egin daitezkeen proposamen alternatiboen kaltetan izan gabe, eta aurrikusi diren urtekoekin bat etorriz, obren exekuziorako gehienezko epea hogeitamar (30) hilabetetakoa izango da.

2.- Azken epea eta bitartekoak, kasu orotan, Administrazioak onetsitako Lan Programaren ondorioz ematen direnak izango dira.

Kontratazio era Kontratuaren adjudikazioa Lehiaketa Irekia izeneko prozeduraz egingo da.

Lizitatzaileak 1.- Lizitaziora, nahi duten enpresa guztiek, pertsona fisikoak edo juridikoak izan, eta horretarako sortuko diren enpresa elkarteek aurkeztu ahal izango dute, beti ere batzuek bezala besteek Administrazioarekin kontratatzeko ezarritako lege baldintza orokorrak eta ondoren adierazten direnak badituzte.

2.- Kontratuaren helburu diren obren berezitasunak ikusirik, enpresa lizitatzaileei eskatuko zaien gutxiengo sailkapena ondorengoa izango da: A taldea, 2 azpitaldea, e kategoria (Lauketak).

A taldea, 5 azpitaldea, e kategoria (Tunelak).

B taldea, 2 azpitaldea, e kategoria (Hormigoia).

B taldea, 3 azpitaldea, e kategoria (Hormigoi aurreteinkatua).

G taldea, 1 azpitaldea, e kategoria (Autopistak).

Eskaturiko talde, azpitalde eta kategoria guztiak bildu ahal izateko, enpresa elkarteek ahalmena izango dute kide bakoitzaren sailkapen indibidualak biltzeko.

Sailkapen horien jabe ez diren eta Europako Komunitate Ekonomikoko kide diren beste Estatuetako enpresek obren lizitazioan sartzeko aukera izango dute, baina Klausula Administratiboen Pleguko 9 Klausulan adierazten denaren arabera behar bezala kreditatu beharko dute badutela aipatu sailkapenak lortzeko enpresa sailkatuei eskatu zaien antzerako kaudimen tekniko, finantzario eta ekonomikoa.